Katalunia
Hizlaria
Rubén Campos
El Rincón de Diego * jatetxeko chefak (Cambrils, Tarragona, Espainia)

Beste sukalde batzuetan aritzeko hegan egin zuen, baina familiaren jatetxera itzuli zen, El Rincón de Diego jatetxeak 2005az geroztik duen Michelin izarra defendatzera.
1980an Cambrilsen (Tarragona) jaio zen Ruben Campos. Diego Campos chefaren (El Rincón de Diego, Michelin izarra 2005az geroztik) semea da, eta sukalde, bezero eta sorkuntzen artean hazi zen. Rovira y Virgili Unibertsitatean (Reus) Enpresa ikasketak egiten zituen bitartean, aitaren ondoan igaro zituen nerabezaroko udak, baina familia-jatetxera itzuli zen hazten jarraitzeko.
2006an, Cambrilseko bertako beste jatetxe batean bakarkako ibilbideari egiteko aukera sortu zitzaion. Ordutik aurrera, jakin-mina eta hazteko gogoa sortu zitzaizkion, eta bidaiatzeari ekin zion, beranduago bere sukaldaritzan txertatuko zituen kultura berriak ikasteko: Japonia, Txina, Tailandia, Singapur, Bali, Errusia… Espainiako chef handien lana ezagutzeko grina ere sentitu zuen, hala nola, ABaC, Arzak eta El Celler de Can Rocarena.
14 urteko bilaketaren ondoren, aitaren ondora itzuli zen 2019an, El Rincón de Diego jatetxeko sukaldera, pertsona eta sukaldari gisa hazten ikusi zuen jatetxearen legatuarekin jarraitzeko asmoz. Orain, buruz buru dihardute aita-semeek, tokiko produktuekin egindako eta mundu osoko eraginez betetako sorkuntzak eskaintzen.