Inaugurazoia

Inaugurazio-ekitaldia San Sebastian Gastronomika kongresuaren 2022ko omenaldia.Thomas Keller.

Thomas Keller 2003an eta 2004an munduko jatetxerik onena izan zenaren chefa etorriko zaigu Donostiara, Alain Ducasse chefari lekukoa hartu eta kongresuaren Omenaldi Saria jasotzera.

San Sebastian Gastronomika kongresuaren lehenengo egunean, beti eskaintzen zaizkio minutu batzuk inaugurazio-ekitaldiari. Hotsandiko unea izan ohi da, eta ekitaldi horretan entregatzen da Omenaldi Saria, aurtengo edizioan ere azentu ingelesa izango duena. Baina azentu ingeles amerikarra, Thomas Keller mitikoak jasoko baitu.

Bi negozio ezberdinetan hiru Michelin izar dituen amerikar chef bakarra da Keller (Kaliforniako The French Laundry jatetxean eta New Yorkeko Per Se jatetxean). Saria jasotzera eta bere egungo egoeraz mintzatzera etorriko zaigu Keller Donostiara; egoera hori The French Laundry bere lokala bi urtez jarraian (2003an eta 2004an) munduko jatetxerik onena izendatzera eraman zueneko antzerakoa da. Balentria hori lortu zuen munduko bigarren jatetxea izan zen, gainera (elBulli izan zen lehenengoa, 2002an).

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak