Makroren 50. urteurrena
50 urte betetzen dira Makro ostalaritzaren eta gastronomiaren alboan dagoenetik.
1972an ireki zuen Makrok lehenengo denda Espainian. Ordutik asko hazi da, eta gaur egun 37 denda ditu Espainiako geografia osoan sakabanatuta, eta 3.700 langilek dihardu ostalaritzaren zerbitzura.
Ostalaritzarako hornitzailea da nazio mailan eta, etorkizuneko eredu modura, tokiko produktu freskoaren aldeko apustua egiten du.