Dastatze-saioa

Lucía Freitasen sentikortasuna eta uztarketa

Babeslea S.Pellegrino y Acqua Panna

Lucía Freitasen Galizia zaporetsuak gidatuko du S. Pellegrino eta Acqua Pannaren izarren janaria 2022ko San Sebastian Gastronomikan.

Heldua, positiboa eta zoriontsua da Lucía Freitas, Santiago de Compostelako A Tafona izardun jatetxea esku sentikorrez zuzentzen duena; han, kromatismoz eta muturreko tokikotasunez dibertitzen ditu bezeroak. Izan ere, bere baratzeko eta Galizia bustitzen duen itsasoko produktuekin egiten du lan nagusiki. Ez baitago hura adinako galiziarrik. “Bezeroak zure herrialdea sentitu behar du, lurraldeko produktuak, ekoizleak… Esperientzia berezia sentiarazi behar diozu, non dagoen uler dezan”.

Logika horrekin etorriko zaigu Freitas kongresura, S. Pellegrinok eta Acqua Pannak ur mineralak gaur egungo sukaldaritzan jokatzen duen rola aztertzen jarraitzeko antolatzen duten izarren bazkarira. Galiziarraren platerek gidatuko dute uren dastatze harmonikoa, ardo eta cava aukeraketa batekin, Juan Muñoz Espainiako Sommelierren Akademiako lehendakariaren eskutik.

70,00 €

Izen ematea

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak