Dastatze-saioa

Familia Torres-en Prioratak: aniztasunetik berezitasunera

Babeslea Familia Torres

Priorat-eko Familia Torres-en ardoen dastatze-saioa: Secret del Priorat, Salmos, Perpetual (hainbat urtetakoak) eta Mas de la Rosa.

90eko hamarraldian landatu zituen Familia Torres-ek bere lehenengo mahatsondoak Priorat eskualdean, baina XX. mende hasieratik du harremana eskualde miresgarri honekin. Gaur egun, 70 hektarea mahasti baino gehiago du Porreran eta El Lloar-en, eta hantxe dago upategia ere. Familia Torresen ardo bakoitza Priorat-era hurbiltzeko modu ezberdin bat da: Secret del Priorat ardoak eskualdearen aniztasuna islatzen du, lurraldean zehar sakabanatuta dauden barietate eta mahastien hautaketa batetik abiatuta; Salmos ardoak Porrerako berezko mahastien tipikotasuna erakusten du; Perpetual bost udalerriren ehunka urtetako mahastien adierazpidea da, eta Mas de la Rosa, berriz, Familia Torresen ardorik esklusiboena da, eta Porrerako izen bereko finka historikoaren adierazpiderik zintzo eta hedonistena da, non, llicorella harrizko mendi-hegal malkartsuetan, garnatxa eta cariñena mahatsondo zaharrak hazten diren. Jordi Foraster enologoak eta Sergi Castro sommelierrak gidatuko dute Familia Torres upategien Prioraten dastatze-saioa egungo eta aspaldiko urtabeekin, ardoen izaera eta indar guztia erakusteko.

40,00 €

Izen ematea

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak