Lehiaketa
Oliba-olio Birjinaren 19. Nazioarteko Sukaldaritza Saria: Jaén Barrualdeko Paradisua
Babeslea Diputación de Jaén
Donostia izango da, berriz ere, “Olioaren chefa” lehiaketaren agertoki.
Jardunaldi honetan, sukaldariburuek “Olioaren chef” izateko lehiatuko dute. Lehiaketak 19. edizioa du, eta San Sebastian Gastronomikan egingo da berriz. Izan ere, gaur egungo biltzarraren hazi izan zen Gastronomiaren Onena biltzarrean egin zen lehenbiziko lehiaketa, eta gero Jaénera eraman zuten.
Biltzarraren helburuak dira oliba-olio birjinaren ezaugarriak eta bikaintasuna ezagutzera ematea eta gastronomian gehiago erabiltzea, dieta mediterraneoko oinarrizko osagai eta zapore gisa.