Sari-banaketak. Olioaren Chefa lehiaketa
Babeslea Diputación de Jaén
Aurten ere jokatuko da Donostian “Olioaren chefa” lehiaketa, Jaengo Diputazioak babestuta.
Ekitaldi horretan, Jaengo Diputazioak babesten duen “Olioaren chefa” lehiaketako irabazleen izenak emango dira jakitera. XIX. edizioa da aurtengoa, nahiz eta lehen aldiz jokatuko den San Sebastian Gastronomikan, Lo Mejor de la Gastronomian hasi baitzen.
Premio Internacional de Cocina con Aceite de Oliva Virgen Extra “Jaén Paraíso Interior” da sariketaren izen ofiziala, eta haren helburua da gastronomian oliba-olio birjina estraren bikaintasun eta ezaugarriak ezagutzera ematea, eta haren erabilera gastronomian hedatzea, dieta mediterraneoko oinarrizko osagaia eta zaporea den aldetik.