Jarduera

Showcooking Extremadura Gourmet

Babeslea Turismo de Extremadura

Showcooking saioa Versátil jatetxeko Alejandro Hernández chefaren eskutik; saio horretan, Extremaduraren nortasun gastronomikoa islatzen duten platerak aurkeztu eta azalduko ditu.

Proposamen horretarako, lurralde hartako aparteko lehengaiak erabiliko ditu, Extremadurako Elikagaien (Alimentos de Extremadura) kalitate-zigilua dutenak, Extremadurako Jatorri-deituren eta Adierazpen Geografiko babestuen babesa duten produktuak, baita Ibilbide Gastronomiko Jasangarrietakoak ere: Olioaren Ibilbidea, Gaztarena, Dehesa de Extremadura Iberikoarena, eta Ribera del Guadiana Ardoaren eta Cavaren Ibilbidea.

Extremadura Gourmet lurralde horretan turismo gastronomikoa bultzatzeko Turismo Zuzendaritza Nagusiaren ekimena da. Asmoa da, hainbat ekimenen bitartez, Extremadurako gastronomiaren adierazpide ugariak batzea; tartean, nabarmentzekoak dira Ibilbide Gastronomiko Jasangarriak eta gastronomiaren inguruko ekitaldi eta proiektuei ematen zaien babesa, baita gure errezeten eta sukaldarien milaka urtetako legatuaren sustapena ere.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak