Jarduera

Cadizeko sukaldaritza eta Jerezeko ardoak, hiru mendez Erresuma Batuarekin hartu-emanetan

Babeslea Diputación provincial de Turismo de la Diputación de Cádiz

Cadiz probintziak herri eta kultura ugari hartu ditu azkeneko 3.000 urteetan, eta horrek gaur egun gozatzen dugun cadiztar kultura eta gastronomia aberatsa sortu ditu. Ekitaldi honetan, britainiarren eragina emango dugu ezagutzera.

XVIII eta XX. mendeen artean, Erresuma Batuko merkatari- eta ardogile-familia ugari jarri zen Cadiz probintzian bizitzen, Jerezeko Ardoaren negozioak erakarrita. Haiekin batera, haien gustuak, ohiturak, osagaiak eta errezetak ere iritsi ziren, eta berandu baino lehen aurkitu zuten haien lekua herritarren sukaldeetan, bere horretan edo bertsionatuta, kasu askotan beste izen batzuekin eta, beste kasu batzuetan, jatorrizko izena cadiztar hizkerara moldatuta. 

Horixe da “candie” Jerezeko suspergarri tradizionalaren kasua –“candy egg” da haren jatorria–, baita “carne mechá” ezagunarena ere, “roast beef” britainiarrean inspiratuta dagoena. Showcooking honetan, Erresuma Batuaren eta Cadizen arteko topagune horiez guztiez gozatu ahal izango dugu, Jerezeko ardoa izango delarik mestizaje horren gidaria.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak