Hogeita hamarren bat ekitaldik osatzen dute Gastronomika 2022ko egitarau bikaina
Salgai daude Akelarre jatetxean Pedro Subijanarekin kozinatzeko sarrerak, Tenerifeko, Jerezeko edo Chivite upategietako urtaldi onenetako ardorik onenak dastatzeko, eta lehiaketetako finalisten entsaladak eta txuletak dastatzeko sarrerak
Hamar egun baino ez da falta, eta dagoeneko prest dago menua. San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresu gastronomikoen munduko aitzindariak dena prest du dagoeneko Kursaal jauregia berriro gastronomiaren epizentro bihurtzeko, urriaren 2tik 5era. ‘United Kulinary’ leloarekin, gastronomiak kulturak batzeko duen gaitasunari keinu egingo dio aurtengo egitarauak, eta arreta berezia eskainiko zaio Erresuma Batuko sukaldaritzari.
Gainera, hogeita hamarren bat ekitaldi daude programatuta, kongresuak irauten duen hiru egunetan zehar Kursaal jauregiko aretoetan egingo direnak. Dastatze-saioak, dastatze gastronomikoak, tailerrak, showcookingak eta lehiaketek osatzen du mundu osoko chef bikainek eskaintzen duten prestakuntza-jarduera, kongresistei eta bisitariei esperientzia erabat bereziez gozatzeko hamaika aukera eskaintzen dietenak. Aurten, Torresek, Tenerifeko ardoek, Chivitek edo Jerezeko ardoek egingo dituzten ardo-dastatzeekin erakutsiko du Gastronomikak aukera-sorta zabal hori, bai eta Sanlucar de Barramedak, Burgosek, Mallorcak, Extremadurak eta Cadizek egingo dituzten tailer eta showcookingekin ere, guztiak ere hainbat komunitate autonomotako enologo eta sukaldariek zuzenduta.
Gastronomiari produktua eta teknologia aplikatzearen inguruan jardungo dute Balfegó, Winterhalter edo Sammic etxeek prestatutako jardueretan, eta sukaldaritza petoaz eta uztartzeez Aquanariak. S. Pellegrino ere izango dugu, oraingo honetan Lucia Freitas buru izango duen izarren janariarekin, edo Pedro Subijanak zuzenduko duen ekitaldia, Akelarreko sukaldea irekiko baitu, talde txiki bati eskola tekniko bat eskaintzeko.
Kursaalen jokatuko dira edizio honetako zazpi lehiaketak ere. Txingarren maisua gailentzen duen Parrilla Lehiaketa Nazionalak hamabigarren edizioa izango du aurtengoa; bost urte darama San Miguel Errusiar Entsaladilla Txapelketa Nazionalak penintsula osoan askoren grinak pizten dituen errezeta herrikoi honen onena saritzen, eta Tierra de Sabor Txitxirioen Txapelketa Nazionalak hirugarren edizioa izango du aurtengoa, Gaztelan ohoratuena den lekale honen omenez jokatzen dena.
Tenerifeko Fruta Tropikalekin egindako Postreen Lehiaketa Nazionala eta Espainiako Sagar-tarta Txapelketa (by Asturias) ere jokatuko dira edizio honetan ere. Aurten, gainera, "Olioaren chefa" txapelketa egingo da lehen aldiz, Jaengo Diputazioak babestuta. Azkenik, Maison de Champagne Ruinart etxeak berriro ospatuko du Gastronomikan Ruinart Sommelier Champagne Spain lehiaketa, Espainiako sommelier onena izendatzea helburu duena.