mag

Isaac McHale, produktu gordina

 

Isaac McHale eskoziarra, The Clove Clubekoa (Londres), San Sebastian Gastronomikako agertokietara itzuli da bederatzi urteren ondoren, bere plater onenetako bi zuzenean prestatzeko.

“Nire ibilbide profesionalaren hasieran pentsatzen nuen oso sukaldari teknikoa izango nintzela, baina denborarekin ikusi nuen garrantzitsuena osagaiak zirela, xehetasun txikiak. Horregatik ekarri ditut gaur, nire ustez, nire plater onenetakoak diren bi. Eta elektrizitatea hainbeste igo denez, errezeta hauek gordinik doaz”, azaldu du Isaacek. Sardinak eta bieirak izan ziren protagonistak, beren lurraldean bikain gisa definitzen dituen produktuak.

Aurkeztu duen lehen errezeta sardina nigiri baten bertsio bat da, non patatak arroza ordezkatzen baitu. Platerak McHalek Japoniara egindako bidaia bat du inspirazio iturri. Bidaia horretan sushi man bat ezagutu zuen eta hark eskaini omen zion mokadu hura. “Inoiz dastatu dudan gauzarik gozoena da, ez da gogorra, itsaso zaporea du, krematsua da eta, etxera itzuli nintzenean, pentsatu nuen gure erara birsortu behar nuela, etxean”. Prestatzeko lan handia eskatzen du, sardina bi bider garbitu behar baita, arantzak kendu ostean, xerratan eta azala kenduta. Hiru sardina kilo, kilo eta erdian geratzen dira. “Erabiltzen ez dugun gainerako arraina salda egiteko erabiltzen da eta, horrela, dena aprobetxatzen dugu”, zehaztu du eskoziarrak. Ukitu europarragoa emateko, wasabiaren ordez ziapea erabiltzen da. 

Platerean patata xafla oso fin bat dago, frijituta. Bertan, sardina xerra eta mahonesa puntu batzuk jartzen dira. Multzoarekin batera, salda jartzen da, zeinari esnegaina eta esnea gehitu baitzaizkio. 

Lehenengo platerean testurak azpimarratu nahi ziren eta, honetan, zaporea da protagonista. Hori lortzeko, bieira izan zen bere aliatu onena. Plateraren gainean, boilur purea (boilur olioarekin eta txipiroi tintarekin egina), bieira, mandarina zukuaren glasatua, zitriko birrindura eta gatza. Hori guztia gozatzeko, hur txigortu zatikatua, bieira jele bat eta barrengorri gordina.

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak