mag

Adejeko Il Bocconcino jatetxea, Tenerifeko Fruta Tropikalekin eginiko Postreen II. Lehiaketa Nazionalaren irabazlea.

 

Adejeko (Tenerifeko Santa Cruz) Royal Hideaway Hoteleko Il Bocconcino jatetxeak irabazi du Tenerifeko Fruta Tropikalekin eginiko Postreen Lehiaketa Nazionalaren bigarren edizioa, Tenerifeko uharteko Kabildoak sustatua. Lehiaketaren finalera, Espainiako geografia osoko sei establezimendu iritsi dira. 

Adejeko (Tenerifeko Santa Cruz) Royal Hideaway Hoteleko Il Bocconcino jatetxeko Paula Salvuccik irabazi du Tenerifeko Fruta Tropikalekin eginiko Postreen Lehiaketa Nazionala (aurtengoa lehiaketaren bigarren edizioa izan da). Postreek, gutxienez, Tenerifeko fruta tropikaletako bat izan behar zuten osagaien artean (banana, papaia, ahuakatea, mangoa, anana tropikala, marakuia...); postreak amaitu ondoren, finalistak zain egon dira, epaimahaiak postreak noiz dastatuko. Bestalde, epaimahaikideak ondoko kazetariak edota sukaldariak ziren: Carme Gasull, Alberto Luchini, Igor Cubillo, Juan Carlos Clemente, Paulo Airaudo eta Sergio Humada.

Epaimahaiaren erabakiz, Il Bocconcino jatetxearen postreak irabazi du, gainerako lehiakideen proposamenei gailendu baitzaie. Lehiakideak jatetxe hauek ziren: Epílogo (Tomelloso, Ciudad Real), Nómada (Dénia, Alacant), Citrus del Tancat (Alcanar, Tarragona), Hotel Palacio de Luces (Luces, Asturias) eta BonAmb (Jávea, Alacant).

Il Bocconcino-k Casa Solla*ren (Poio, Pontevedra) lekukoa hartu du eta Espainiako fruta tropikalekin eginiko postrerik onenaren saria eskuratu du.

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak