mag

Diana Díaz Garrido, El Invernadero jatetxekoa, "Jaén, Paraíso Interior" Nazioarteko Sukaldaritza Sariaren irabazle

 

Diana Díaz Garridok "Olioaren Chefa" izendapena eskuratu du, "Jaén, Paraíso Interior" Nazioarteko Sukaldaritza-Saria irabazi baitu, beste zortzi sukaldarirekin lehian aritu eta gero.

"Jaén, Paraíso Interior" Nazioarteko Sukaldaritza-Sariaren epaimahaiak asteazken honetan ebatzitakoari jarraituz, XIX. edizioaren irabazlea Diana Díaz Garrido izan da, El Invernadero jatetxekoa, errezeta honekin irabazi baitu: Oliba-Olio Birjina Estrarekin eginiko zopa eskabetxatua piperrekin, gorringoarekin eta botanikoekin. "Olioaren Chefa" izenarekin ezaguna den lehiaketa hau beste behin ere Gastronomikan egin da, "Gastronomiaren Onena" delako kongresuan lehen urratsak egin eta gero.

Beraz, lehiaketa etxera itzuli da eta azkenean Diana Díaz Garrido atera da irabazle. Zazpi lehiakideren artean nagusitu da. Lehiakideak: Antonio Rubio Moreno, Mesón Campero-koa (Linares, Jaén); José Miguel Martínez Pilar, Tapas bar Cap Vermell-ekoa (Canyamel, Mallorca); Álvaro Ávila Prieto, Alvaroteca-koa (Malaga); Jaime Rivera Pardo, Quique DaCosta-ren El Poblet* jatetxekoa (Valentzia); Juan Carlos García Garrido, Vandelvira-koa (Baeza, Jaén); Ricardo Raposo Gonçalves da Luz, Aladin Grill-ekoa (Faro, Portugal), eta Pablo Donadío Falcón, Jesús Seguraren Trivio* jatetxekoa (Cuenca).

Errezeta egiteko, lehiakideek "Jaén 2022ko olio hautak" erabili behar zituzten, ondokoak: "Balcón del Guadalquivir"; "Dominus Cosecha Temprana"; "Esencial Picual" (Peal de Becerro); "Esencial Olive Picual" (Begíjar/Baeza); "Olibaeza Picual"; "Oro Bailén Picual"; "Oro Magnasur Picual"; eta "Melgarejo Ecológico Premium Picual". 

Besteak beste, modu berezian baloratu ziren: Jaéngo oliba-olio birjinaren eta gainerako osagaien arteko uztarketa; plateraren aurkezpena eta berritasuna; eta osagai bakoitzaren erabilera egokia. Epaimahaikideak honako hauek izan dira: Lucia Campos, XVIII. edizioaren irabazlea eta Cancook-eko chefa; Sergio Bastard, La Casona del Judío-ko chefa; Hilario Arbelaitz, Zuberoa jatetxeko chefa; Francis Paniego, El Portal-eko chefa; Pilar Salas, Guillermo Elejabeitia eta Julián Méndez gastronomia-kazetariak; eta Franciso Javier Lozano Jaéngo Aldundiko Sustapen eta Turismo diputatua.



 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak