Saizar Sagardotegia jatetxeak irabazi du 2022ko Parrilla Lehiaketa Nazionala
Ramón Lertxundi parrillako agintean duela, Saizar Sagardotegia jatetxeak (Usurbil, Gipuzkoa) irabazi du Parrilla Lehiaketa Nazionala Discarlux haragiarekin.
Parrilla Lehiaketa Nazionalaren 13. edizioak, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren lehiaketa zaharrena denak, aurtengo irabazleak iragarri ditu. Usurbileko (Gipuzkoa) Saizar Sagardotegia jatetxeak, Ramón Lertxundi parrilla arduradunaren jardun onarekin, nagusitza lortu du Discarlux haragiarekin, zeina lehiaketako haragi onen gisa aitortu baitute. Saizar Sagardotegiak Pura Brasa (Bartzelona) jatetxeari hartu dio lekukoa eta Discarluxek, berriz, Beef on Food 2021eko lehiaketako irabazlearena hartu du.
XIII. Parrilla Lehiaketa Nazionala asteazken honetan izan da, Kursaaleko terrazan. Bertan, Kantauri itsasoaren ondoan, Josper parrillak antolatu dira goizeko lehen ordutik. Bertan, zortzi finalistek lan egin dute, izen handiko kideak dituen epaimahaia asetzeko. Epaimahaikideen artean zeuden, besteak beste, Manu Yebras, José Carlos Capel, Carlos Maribona, Amaya Ortuzar, Benjamín Lana, Juan Atanasio Carrasco Gómez, Juanjo Arratibel, Alexandra Sumasi, Julia Pérez eta Nieves Barragán.
Jardunaldia Ignacio Medina kazetariak aurkeztu du. Suaren baldintzarik gabeko zaleak lehiaketa girotu du eta epaimahaia zuzendu du, “munduko ogibiderik ederrenetako baten” lana epai zezan. Haragiaren kalitatea, txuletaren egoste puntua, testura eta zaporea aztertu ondoren, epaimahaiak erabaki du Ramón Lertxundik irabazi duela titulua.
Lertxundi Estatuko hainbat tokitatik etorritako zazpi aurkariri gailendu zaie. Honako hauek ziren: Asador Urkiola Erretegia (Beasain, Gipuzkoa), Goya haragiekin; Mano Lenta (Gasteiz), Arcecarne haragiekin; La Cocina de Casa Luisa (Aiegi, Nafarroa), Nafarroako Kooperatibako haragiekin; Mesón de la Reina (Granada), Rubiato Paredes haragiekin; Asador Iturrama (Iruñea), Makroko haragiekin; Los Patios (Gijón), Trasacar haragiekin, eta El Nacional (Barcelona), Carnicas Lyoko haragiekin.
Parrilla Lehiaketa Nazionalaren txapeldunak:
2022 Saizar Sagardotegia (Usurbil, Gipuzkoa)
2021 Pura Brasa (Bartzelona)
2020 Narru (Donostia)
2019 Amaren (Bilbo)
2018 Ana Mari Erretegia (Irun, Gipuzkoa)
2107 Araneta (Zestoa, Gipuzkoa)
2016 Lomo Alto (Bartzelona)
2015 Asador Laia Erretegia (Hondarribia, Gipuzkoa)
2014 Patxikuena Erretegia (Lezo, Gipuzkoa)
2013 El Txuleta (Donostia)
2012 El Txuleta (Donostia)
2011 Kaialde Erretegia (Hondarribia, Gipuzkoa)
2010 Illarra Jatetxea (Donostia)