Sarah Jane Evansek jaso du Pau Albornà i Torras Nazioarteko Gastronomia-Kazetaritzaren Saria
Idazle, kazetari eta master of wine britainiarrak San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Countryren saria jaso du, eta jasotzean Espainiako ardoen aldeko alegatua egin du, "Europako ardo-herrialderik interesgarriena delako".
Bere curriculuma ikaragarria da. Master of Wine izateaz gain, Sarah Jane Evans Decanter World Wine Awardseko presidenteordea, IMWko (2014-16) presidente ohia eta Robert Mondavi Winery Awardeko irabazlea da (Teoria azterketan nota globalik onena lortu baitzuen). Horiek guztiak nahiko arrazoi dira Pau Albornà i Torras Nazioarteko Gastronomia-Kazetaritzaren Saria aurten emakume ingeles honi emateko; bestalde, Sarah-ak berak aitortu du Espainiaz maiteminduta dagoela.
"Oso hunkituta nago sari hau jasotzeagatik", zioen britainiarrak, eta segituan publikoa bere alde jarri zuen, esanez, Espainia dela “Europako ardo-herrialderik interesgarriena, dudarik gabe". Eta, denen artean, jerez ardoa nahiago du. "Ikasten ari nintzenean, Cambridgen jerez ardo asko edaten nuen (amaren esnea bezalakoa da niretzat). Nire bihotzean dago". Amaitzeko, Evansek hau esan zuen: "Espero dut nire lana Espainian inoiz ez amaitzea, herrialde liluragarria baita".
Emakume britainiar hau jerez ardoen zale amorratua da. 'Gran Orden de Caballeros del Vino'ko presidentea eta Sherry Wines-eko hezitzaile ziurtatua da, eta Dama de Albariño eta Dama de Solear sariak jaso ditu. Gure herriari buruzko hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, 'Sevilla', 'Los vinos del norte de España' eta 'Los Vinos del Centro y Sur de España'.
Gainera, Hego Amerikako eta Ipar Amerikako ardoak, Greziako ardoak eta munduko ardo gozo eta eskuzabal nagusiak ere ezagutzen ditu. Klasikoak eta Gizarte- eta Politika-Zientziak ikasi zituen Cambridgeko Unibertsitatean. Bere ibilbidea liburu-argitalpenaren munduan hasi zuen eta gaur egun 'André Simon Book Award'eko fideikomisarioa eta 'Classic Wine Library'ko editorea da. Hamarkada bat igaro zuen BBCko 'Good Food' aldizkariko editore elkartu gisa lan egiten, eta bere hitzaldiak erabiltzen ditu kontsumitzaileak animatzeko euren dastaketetan konfiantza izatera. 'Academy of Chocolate'ren sortzailea eta 'Chocolate Unwrapped' liburuaren egilea ere bada.
Pau Albornà i Torras Nazioarteko Gastronomia-Kazetaritzaren Saria
Pau Albornà i Torras izena eman zitzaion Gastronomia-Kazetaritzaren Sari honi, 2012an hil zen izen bereko kazetari gaztearen omenez. Erakundeak aukeratutako sukaldariek, kazetariek eta gastronomoek osatzen dute erabakia hartzen duen epaimahaia.
2013 Óscar Caballero
2014 Pau Arenós
2015 Mitxel Ezquiaga
2016 Xavier Agulló
2017 Nick Lander
2018 Anthony Bourdain
2019 Cristina Jolonch
2020 Ignacio Medina
2021 Julie Andrieu
2022 Sarah Jane Evans