mag

Erresuma Batuko chefen pokerra Gastronomikarako

 

Erresuma Batuko hainbat hiritako gaur egungo sukaldaririk onenetako lau izango ditugu San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country kongresuaren XXIV. edizioko hizlarien zerrendan

‘United Kulinary’ britainiar sukaldaritza berri horien topaleku bihurtuko da, aniztasuna eta partekatzeko eta kolaboratzeko filosofia onartzeko prest dauden sukaldaritzak. Mundu osoko kultura- eta sukaldaritza-eraginak eta teknikak xurgatzen jarraitzen duen sukaldaritza bat. Mugarik gabeko gastronomia bat. Roberta Hall-McCarron, Edinburgheko The Little Chartroom jatetxekoa; eta Simon Rogan prestigiodun sukaldaria, gida gorrian hiru izar dituen L’Enclume de Cartmel jatetxekoa. Horiexek izango dira, Londongo Shoreditch auzoan dagoen bi Michelin izardun The Clove Club jatetxeko chef eta jabe Isaac McHale-ekin batera, Kursaal jauregiko eszenatokian Erresuma Batuko gastronomiaren nondik norakoak azaltzeko ardura izango dutenak. Erresuma Batuko komunitate ezberdinetako sukaldariok haien esperientziak azalduko dituzte, eta historikoki Commonwealth delakoa osatzen duten herrialdeekin –Indiarekin eta Pakistanekin, esaterako– izan duten harremanaren ondorioz edo frantziar, txinatar, italiar edo turkiar sukaldaritzen ekarpenari esker aberastuz joan den sukaldaritza baten idiosinkrasia..

Edinburghen jauzi gastronomikoa

Roberta Hall-McCarron chefak Edinburgheko Chefen Errebelazio Saria jaso zuen. 2018an ireki zuen The Little Chartroom, Eskoziako (tartean, Balmoral jatetxe entzutetsuan) eta Dubaiko (Burj Al Arab) hainbat jatetxe eta hoteletan jardun ondoren. Edinburgheko jatetxerik onenaren izendapena du The Little Chartroom jatetxeak, eta bere jaioterria den Eskoziako itsasaldea kozinatzen du han Hall McCarronek, arrainik onenak eta inguruko baserritar txikiek eskaintzen dizkioten produktuak konbinatuz. The Little Chartroomek ospea hartu ondoren, beste lokal bat ireki zuen iaz senarrarekin batera, Eleanore, hain zuzen ere, ardo-taberna modura ere funtzionatzen duena. Edinburgh Erresuma Batuko hiriburu gastronomiko modura ezartzen ari diren chefetako bat da Hall McCarron.

Simon Rogan baserritik mahaira (Farm to table) mugimenduaren aitzindarietako bat da Ingalaterran. Oso gazte hasi zuen bere ibilbide profesionala, baita tokian tokikoaren aldeko apustua ere, 2002an L’Enclume ireki zuenean The Lake Districten; han, hasieratik sinetsi zuen lurraren eta lurreko produktuen balioan. Denborarekin, ondo atera zaio apustu hori, jendartearen aintzatespena lortu baitu eta, duela gutxi, hirugarren izarra (Ingalaterra iparraldeko hiru izardun lehen jatetxea) eta izar berdea eman dizkio Michelinek.

Rogan inperioa

Ingalaterra iparraldetik irten eta Londonera (Aulis) eta Hong Kongera (Aulis, The Baker & The Bottleman eta Roganic –Michelin izar bat– kudeatzen ditu han) eraman zituen ideia eta bere inperioa, nahiz eta bere jakitokiak sustraiak Lake Districten izaten jarraitzen duen. Baratze eta baserri bat kudeatzen ditu han, chefak defendatzen duen jasangarritasunaren aldeko diskurtsoari koherentzia ematen diotenak. Londonen eta Hong Kongen ez ezik, Cartmel bere jaioterrian negozio gehiago ere baditu Roganek (Rogan & Co*, Linthwaite House eta Aulis Cartmel), baita delivery bat ere (Home by Simon Rogan), eta Bocuse d’Or UK taldeko presidentea da.

Nomaren arrastoa

Noma jatetxean aritzeak itzala utzi zuen Isaac McHale-engan, eta Erresuma Batura itzuli zen, The Clove Club jatetxearekin London dinamizatzeko. Isaac McHale Londongo Shoreditch auzoan dagoen bi izardun The Clove Club jatetxeko chefa eta jabea da. Eskozia iparraldean jaio eta Glasgown hazi zen McHale; Glasgown ezagutu zituen, hain zuzen ere, lantzen dituen sukaldaritzetako asko ikasten ari zen bitartean, maletak prestatu eta esperientzia hartzera Sydneyra (Marque) eta Copenhague-ra (Noma) joan baino lehen. Ingalaterrara itzuli zen eta ikasten jarraitu zuen, Tom Aikens-ekin, Elystan Street jatetxean; ondoren, The Ledbury jatetxeko hasierako lantaldean jardun zuen sei urtez Brett Grahamekin, eta bi izar lortu.

The Ledbury utzi eta “Young Turks” kolektiboa sortu zuen McHalek, Ben Greeno eta James Lowe-rekin batera; hainbat pop-up jatetxe esperimental eta gaueko klub zuzendu zituen haiekin Londonen. 2013an, The Clove Club irekitzeko proposamena iritsi zitzaion; jatetxe hori izan da chef eskoziarra behin betikoz nabarmendu duena, bere berea duen sukaldaritza batekin, eta Noma-n aritu zen garaiko eragin argiarekin, baita osagai nagusiki organikoekin ere.

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak