mag

Disfrutar jatetxeak almidoien aldeko apustua egin du testura berriak sortzeko

 

Munduko hirugarren jatetxerik onenak (Disfrutar**, Bartzelona) egindako azken lanak aurkeztu ditu Oriol Castrok: almidoiak, kojia eta eskuekin jaten den elur-mota bat.

Iaz esferifikazioen arloan izandako bilakaera aurkeztu ondoren, Disfrutar jatetxeko hirukoteak aurten berriro lortu du almidoiekin (eta bereziki amilopektinarekin) egiten duten lanaren bidez jendea harrituta uztea; izan ere, labean edo mikrouhin-labean hura berotzean, testura berriak erdiesten baitituzte: "airezkoak, souffleak, askotarikoak", gozoak zein gaziak izan daitezkeenak. Oriol Castro bakarrik etorri da oraingoan (bere taldekideak ezin izan dira berarekin etorri) eta bere teknikan sakondu zuen; izan ere, plater berriak lortu ditu hainbat osagai erabilita, eta osagai horietako bat, hain zuzen, amilopektina da. "Teknika honek sekulako aplikazioak ditu".

Bartzelonako sukaldariak "Disfrutar" jatetxearen azkenaurreko sortze-lana ere aurkeztu du: "Jendeak elurra jan dezan nahi dugu", esan du. Izotz-edariak egiteko makina bat erabiltzen dute. Plater hau anana konfitatuarekin eta fruta gorriko izei-bonboi batekin ateratzen dute. "Jendeak elurra hartu eta ahora eramaten zueneko oroitzapena berreskuratzea nahi dugu; hori dela eta, postre hau eskuekin jaten da, sorbetea balitz bezala". Halako batean, zerbitzari bat agertzen da soplete batekin eta gainerako elurra erretzen du; orduan, elurra desagertu egiten da "munduan gertatzen den bezala". "Ez da jatea bakarrik, arima elikatzea baizik". Goza ezazue.

Hitzaldia amaitzeko, munduko hirugarren jatetxerik onenaren chefak kojiarekin eta esporekin "hasi berri" duten lana azpimarratu nahi izan du. "Proba asko egin ditugu eta datorren urtean erakutsi nahi genizuekeen lana falta zaigu". Hori dela eta, hitzaldia, abangoardiako jatetxe batean nola ikertzen den erakusten duen adibide bat izan da gehienbat; jatetxeko ideiak transkribatzeko erabiltzen dituzten panelak ere Gastronomikara ekarri ditu Castrok. "Guk dena ez dakigu, eta ikasi beharra daukagu lankideengandik eta, batez ere, hemen idatzita geratzen diren proba eta entsegu ugarietatik". Messi futbol ikastaro batean ikustea bezala zen. 

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak