2022ko Espainiako entsalada errusiar onena Llanesko Castru Gaiteru jatetxearena da
Pedro Antonio Noriegak, Celorioko Castru Gaiteru jatetxekoak (Llanes, Asturias), irabazi du astearte honetan Gastronomikan egin den Entsalada Errusiarraren V. San Miguel Txapelketa Nazionala.
Celorioko Castru Gaiteru jatetxeak (Llanes, Asturias) irabazi du astearte honetan San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryn egin den Entsalada Errusiarraren V. San Miguel Txapelketa Nazionala. Castru Gaiteruk Espainiako entsalada onenaren etxearen lekukoa hartu dio Tragatári (Ronda). Lehen aldia da azken hiru urteotan saria Málagako probintziatik ateratzen dela (2020an Chinchín Puertok irabazi zuen —Caleta de Vélez— eta 2019an Candado Golfek —Málaga—).
Castru Gaiteru izan da garailea, sukaldariz eta kazetariz osatutako epaimahaia konbentzituz. Epaimahaian zeuden Martín Berasategui, Luís Enriquez, José Carlos Capel, Benito Gómez, Julia Pérez, Carlos Maribona, Ricard Camarena eta Benjamin Lana. Aurkezlea David de Jorge sukaldari eta showmana izan da
Llanes da, beraz, Espainiako entsalada errusiar onenaren etxea, patata tortillaren baimenarekin, hura baita geografia nazional osoan dagoen pintxo bakarra. Haren atzetik geratu dira —edo alboan epaimahaiaren hitzetan— honako jatetxe hauek: Hevia (Madril), Bar FM (Granada), Becerrita (Sevilla), EatyJet (Gasteiz), Bar Alegría (Bartzelona), La Taberna de Noa (Badajoz) eta Bar Pepe (Somo, Kantabria).
Entsalada Errusiarraren San Miguel Txapelketa Nazionaleko irabazleen historikoa:
2022 Castru Gaiteru (Llanes, Asturias)
2021 Tragatá (Ronda, Málaga)
2020 Chinchín Puerto (Caleta de Vélez, Málaga)
2019 Candado Golf (Málaga)
2018 Tapas 24 (Bartzelona)