Casa Natalia by Carles Abellan, Espainiako txitxirio plater onenaren etxea
San Sebastian Gastronomikak Tierra de Sabor – Txitxirioen III. Txapelketa Nazionala antolatu du, Gaztelako produktu hain moldakorraren ahalmen gastronomikoak erreibindikatzeko.
Finalean, Casa Natalia (Formentera) gailendu da, Carles Abellan sukaldaria buru zuela, Espainia osoan sakabanatuta dauden bost jatetxeren aurrean.
Tierra de Sabor – Txitxirioen hirugarren Txapelketa Nazionalak super elikagai honetan oinarritutako plater onena aurkezten zuen chefa koroatu nahi zuen. Valladolideko La Botica de Matapozuelos* jatetxearen ondorengoa koroatu nahi zuen, txitxirioekin plater onena egiten duen jatetxe gisa. Eta Formenterako Casa Natalia jatetxeak lortu du, Carles Abellan sukaldariaren ordezkaritzaren bitartez, zeinak, bide batez, 2018an Gastronomikako lehen Entsaladilla Errusiar Lehiaketa irabazi baitzuen, Bartzelonako Tapas 24 bere jatetxearekin.
Oraingoan, txitxirioak eta madrildar erara egindako arraia zituen plater batekin lortu du. Eta konbentzitu egin du Elena Arzak, Antonio José Candel Cano, Ignacio Medina, Carlos Maribona, Patricia Mateo eta Jaime Uz sukaldariek eta kazetariek osatutako epaimahaia.
Abellanek bost izangairi irabazi die finalean: Taberna Pedraza (Madril), Real Balneario* (Salinas, Asturias), El Empalme (Rionegro del Puente, Zamora), Nado (Coruña) eta Adobo (Bartzelona).
Sukaldariek kartan duten plater bat prestatu behar izan dute. Plater horiek egiteko, bi garbantzu barietateren artean aukeratu behar izan dute: Fuentesaúcokoa, produktuaren berezitasuna saritzen duen eta EBk aitortutako Adierazpen Geografiko Babestua duena, edo Pedrosillokoa, Berme Markarekin babestuta dagoena. Platera hotza zein beroa izan zitekeen, gazia edo gozoa, lekadun mota horrek sukaldaritzarako dituen bertuteak eta potentziala azpimarratzeko.
Tierra de Sabor – Txitxirioen Txapelketa Nazionalaren irabazleen historikoa:
2022- Casa Natalia by Carles Abellan (Formentera)
2021- La Botica de Matapozuelos, (Matapozuelos, Valladolid)
2020- Fierro (Valentzia)