mag

Espainiako sagar tartarik onena, Vigoko "La Carpintería"rena

 

Espainiako sagar tartarik onena Vigon egiten da, La Carpintería-n, hain zuzen. Horrela erabaki da astearte honetan "San Sebastian Gastronomika"ren baitan ospatu den "Espainiako II. Sagar Tarta by Asturias" izeneko txapelketan.

Vigoko La Carpintería jatetxeko Elena Garmendiak irabazi du astearte honetan Gastronomikan egin den "Espainiako II. Sagar Tarta by Asturias Txapelketa", eta beraz, Madrilgo "Carbón Negro" jatetxearen lekukoa hartu du, hark irabazi baitzuen lehen edizioan. Aurtengo epaimahaikideak ondokoak izan dira: Alexandra Sumasi, Lola Montes, Lourdes Aedo, Xavier Agulló, Natalia Menéndez, Miguel Sierra eta Gonzalo Armas (Carbón Negro jatetxeko chef exekutiboa eta lehen edizioaren irabazlea).

Finalean, "La Carpintería"k atzean utzi ditu gainerako lehiakideak, honako hauek: Asterius Food (Boadilla del Monte, Madril), Bardal* (Ronda, Málaga), Pastelería Cabo Busto (Luarca, Asturias), Rosconería Bargueño (Madril) eta Luque Pastelería (Donostia).

Apple pie, Tatin edo Strudel ere deitua, sagar tarta munduko gozokirik enblematikoenetako bat da. Hura ohoratzeko, "San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Country"k txapelketa hau aterpetu du.



 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak