mag

Jose Polok (Atrio) jasoko du San Sebastian Gueridón-Euskadi Basque Country kongresuaren 2022ko Urrezko Gueridon saria

 

Bi hilabete bakarrik falta dira San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren XXIV. ospatzeko, Kursaal jauregiak ateak ireki ditzan. Urriaren 2tik 5era izango da. Eta dagoeneko badakigu nork jasoko dituzten kongresu gastronomikoen munduko aitzindariaren barruan emango diren sari nagusienetako batzuk. Cacereseko Atrio jatetxeko sommelier Jose Polori emango diote Urrezko Gueridon saria, jantokiko arreta saritzen duena. Toño Perez chefarekin batera zuzentzen du Polok Atrio jatetxea. Horrela, saridunen zerrenda entzutetsuan sartuko da. Extremadurako jatetxe honen ardotegia munduko ikusgarrienetakotzat jotzen da, 40.000 botilarekin eta 2.700 erreferentzia ezberdinekin. Jakinduria eta gustu ona jariatzen duen hautaketa.

Pau Albornà saria ere emango du San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuak, kultura gastronomikoa sustatzeko kazetaritzaren arlotik egiten den lana saritzen duena. Sarah Jean Evans idazle eta kazetari ingelesak jasoko du aurten. Espainiar eta Jerezeko ardoetan aditua da, Master of Wine, BBC Good Food aldizkariaren zuzendariordea, Academy of Chocolate akademiaren sortzailea, eta Ardoaren Zaldunen Ordena Nagusia lortzen laugarren emakumea. Espainiako ardoen atalaz arduratzen da Evans Hugh Jonhson Guide gidan, eta ardoen arloan munduko aditurik nagusienetakoa da.

Londonetik kanpoko britainiar sukaldariak dira datorren urriaren 2an hasiko den ediziorako azken berritasunetako bat. Roberta Hall-McCarron, Edinburgheko The Little Chartroom jatetxekoa; Daniel Clifford, Cambridge-eko MidSummer House jatetxekoa (bi Michelin izar); eta Simon Rogan prestigiodun sukaldaria, gida gorrian hiru izar dituen L’Enclume de Cartmel jatetxekoa. Erresuma Batuko komunitate ezberdinetako sukaldariok haien esperientziak azalduko dituzte, eta historikoki Commonwealth delakoa osatzen duten herrialdeekin –Indiarekin eta Pakistanekin, esaterako– izan duten harremanaren ondorioz edo frantziar, txinatar, italiar edo turkiar sukaldaritzen ekarpenari esker aberastuz joan den sukaldaritza baten idiosinkrasia.

Baina ez da azentu ingelesa soilik entzungo kongresuan. Quique Dacosta, Ricard Camarena, Oriol Castro eta Eduard Xatruch, Benito Gómez, Lucía Freitas, Nando Jubany, Begoña Rodrigo eta Albert Adrià chef espainiarrez gain, munduko beste sukaldaritza batzuk ere iritsiko zaizkigu Donostiara, Gaston Acurioren eskutik, besteak beste; «chef perutar honek gastronomia harrotasuna eta nortasuna berreskuratzera eramango zituen tresna zela konbentzitu zuen herrialde oso bat, eta sukaldaritza latinoamerikarrak aro berriko erronkarantz bultzatu zituen sua piztu zuen». Pablo Rivera ere gurekin izango da, «Buenos Aireseko auzoko parrilla xume bat The World’s 50 Best Restaurants zerrendan, Latinoamerika osoko 2020ko jatetxerik onena bihurtzea lortu zuen chef argentinarra». Latinoamerikako parrilla-sukaldari onentzat jotzen da Rivero, eta Donostiako parrillla-sinposioan txingarren magia erakutsiko duten sukaldarietako bat izango da.

 

Magazine

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak