Hitzaldia

Oinarrizko abangoardia

Lucia Freitasen sentikortasuna agertoki gainean. Sukaldaritza galiziarraren dama handiaren kozinatzeko eta sentitzeko modua ulertzeko emanaldia.

Hauxe da asmoa: Lucía Feitas ezagutzea. Duen guztia agerian uzteko eta bere esentzia gastronomikoa erakusteko etorriko da Gastronomikara galiziar sukaldaria. Bere buruaz, gustuez eta moduez hitz egingo digu, baina baita “ekosistema gastronomikoko benetako protagonistez ere: ekoizleez, egileez eta gure sukaldeetarako produkturik onenak ekartzen dizkiguten eskuez”. 

Auto-analisirako ariketa bat izango da, etorkizunera ere begiratuko duena, Freitasek etorkizun hori nondik nora joango den asma dezan. Lurraldetasunerantz, seguru. “Gloriaren Salda prestatuko dut, eta nire bertsio abangoardista erakutsiko dut; plater xumea da, Galizian Rosalia de Castrok “Miña casiña meu lar” poeman deskribatu zuen biziraupenarekin, eskasiarekin eta iraunkortasunarekin lotzen dena”.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak