Hitzaldia

Mundu bira

Elkanokoak parrillaren jatorrian sakonduko du. Izan ere, parrillak zirkumnabigazioarekin lotura estua du.

1522ko irailaren 8an, 18 gizonek, Juan Sebastian Elkano buru zutela, historiako itsas ekintzarik gogoangarriena burutu zuten Sevillan, Victoria itsasontzian: munduari bira eman zioten, lehen aldiz. Hiru urtez ibili ziren itsasoan, eta, beltzak ikusi zituzten arren, planetako ozeano handiak nabigatzea lortu zuten eta munduaren benetako hedaduraz jabetu ziren.

Hitzaldi honetan, duela 500 urte Espainiatik irten eta mundu osoa zeharkatu zuten produktuak omenduko dituzte, eta baita marinelek Amerikatik ekarri zituztenak ere, zeinak, mendeen poderioz, penintsulara eta hemengo klimara egokitzen joan baitira.  Hizlaria nor den jakinik, hitzaldiak garai hartan marinelek ontzietan erabiltzen zuten egosketa-metodoa ere omenduko du: parrilla, alegia.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak