Hitzaldia

Atlantikoaren esentzia El Bierzon

Babeslea Aquanaria

Itsasoa lehorreko sukaldari baten begietatik. Bierzo eskualdeko Samuel Naveira chefak bere itsasoa eta mendia erakutsiko dizkigu, lupinaren atal ezberdinetatik abiatuta.

Samuel Naveira chefak bere lurraldearen (El Bierzo, Leon) jatorriak bilatzeko egindako ikerkuntza gastronomikoak inguratzen duen guztia –etorkizun hobe bat lortze aldera– zaintzen saiatzen diren ekoizle eta produktuekin lan egitera bultzatu du. Tartean dago Aquanaria, Ponferradak itsasorik ez duen arren; izan ere, El Bierzo Hego Polotik gertuko itsaso paleozoiko baten itsaso-hondoaren parte izan zen, Pangea kontinente handitik hurbil.

Premisa horretatik abiatuta, emanaldi honetan, itsasoko zaporeen esentzia utziko du agerian Naveirak, lehorreko sukaldari baten begiradatik, lupinaren atal ezberdinek bere sukaldean duten moldakortasuna erakutsiz. Lupinak, baina, lehorreko eta Bierzoko mendietako ukituekin batera, jakina.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak