Hitzaldia

Tentsio handiko sukaldaritza

Babeslea Castilla La Mancha Raíz Culinaria

El Doncel jatetxeko chefak sukaldean tentsio garaiko pultsu elektrikoak (PEF) erabiltzearen abantailak erakutsiko dizkigu.

Enrique Perez madrildarra da jaiotzez, baina Guadalajarakoa adopzioz. Tentsio garaiko pultsu elektrikoak (PEF, Pulsed Electric Fields) nola erabil daitezkeen azaltzeko igoko da Kursaal jauregiko eszenatokira. Teknologia berritzaile hori elikagaien industrian aplikatzen ari dira, zukuen pasteurizazio ez-termikorako, intereseko osagaiak erauzteko (mahatsaren polifenolak, esaterako), bai eta elikagai solidoetan testuraren nolabaiteko aldaketa lortzeko ere. 

PEF direlakoek nola lan egiten duten eta elikagaiak kozinatzerakoan nola aplika daitezkeen azalduko digu; ez da asko erabiltzen teknika hori sukaldaritzan, baina aukera eta abantaila ugari ditu (testura berriak, oso azkar kozinatzea, eta elikagaien nutrizio-maila hobetzea, mantenugaien biodisponibilitatea areagotu egiten baita).


 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak