Osip eta Somerseteko paisaiak

Frantziar klasizismo gastronomikoa Ingalaterrako Somerset konderriko gastronomia tokikoago batera egokitzeko datorkigu Gastronomikara Merlin Labron-Johnson ingelesa.

Urtetan Frantziako eta Belgikako jatetxe historiko eta klasikoetan jardun ondoren, sukaldaritza informalago batekin ari da arrakasta izaten orain. Nolanahi ere, teknikoa eta errespetuzkoa ere bada, eta Ingalaterrako landa-eremu batean dago, Somerset konderriko herri txiki batean. Han, Londonetik urrun –hiriburuan Michelin izar bat lortu zuen– landa-ingurunean oinarritzen da, eta hura mahai-gainera ekartzeko lan egiten du.

Osip jatetxeak Michelin izar bat du eta Ingalaterrako hegomendebaldearen arreta gastronomikoa erakartzen du, erakutsi baitu nola jaten den ingurunea. Plateren bitartez, produktuarekiko eta aurkezpenekiko errespeturik handienarekin, Ingalaterrako soroetan zehar bidaiatzeko ekitaldia.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak