Hitzaldia

Zebitxea, atzo, gaur eta bihar

Gastronomikan elkartuko dira nazioarte mailan Peruko bi markarik indartsuenak direnak. Gastón Acurio Donostiako kongresura itzuliko da, zebitxeaz hitz egiteko; 2016an egon zen, Omenaldi Saria jaso zuenean.

Peruko sukaldaritzaren ikurra da Acurio, amerikar herrialde horretako iraultza gastronomikoaren aitzindaria. Oraindik ere mundu osoan banatuta dauden jatetxe ugari zuzentzen duen arren, ezkutuagoan dago orain. Haren maisutasuna, baina, oso kontuan hartua da oraindik, eta horixe gertatuko da aurten Gastronomikan. 

Limako jenio honek bere alter egoa den zebitzeaz hitz egingo digu Donostian; Acuriok berak lagundu zuen plater hori esportatzen eta, gaur egun, mundu osoko lokal ugariren kartetan dago. Oso kontuan izateko eta perutar ikurra den zebitxearen bilakaera ezagutzeko ponentzia.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak