Hitzaldia

Enekoren mundua

Atxak bere lokal berrien egoera aurreratuko digu Gastronomikan: Bilbon ireki berri duen lokalarena eta Madrilen laster irekiko duenarena.

Inguruan sortu duen enpresa-sareari buruzko azalpenak ematen saiatuko da oraingoan Gastronomikan Larrabetzuko maisua. Berriki inauguratu du Atxak NKO marka berria –euskal-japoniar fusioa– Bilboko Radisson hotelean, eta laster Madrilen irekiko duen bigarren NKA ze egoeratan dagoen azalduko digu kongresuan.

Bere Basque –Sevillan, Lisboan eta Bruselan– eta Eneko –Larrabetzun, Tokion eta Lisboan– marken kudeaketa nola antolatzen duen ere azalduko digu, bai eta guztien ama den Azurmendi jatetxearena, online dendarena eta catering eta bankete zerbitzuarena ere. Eneko markak Bilbon eta Londonen ere izan zituen egoitzak, azken hori berrirekitzekotan dagoelarik.

Atxa mundu osoa, 2022ko Gastronomikan.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak