Hitzaldia

Eskoziako jakitokia

Eskoziako itsasaldeko zaporeak, arrainak eta kontserbatzeko eta kozinatzeko metodoak ekarriko ditu eskoziarrak Donostiara.

Jatetxean lantzen duen eskoziako jakitokiaren zatitxo bat erakustera etorriko zaigu Donostiara Roberta Hall McCarron, ketutako produktuen erabileran sakonduz. Jakiak kontserbatzeko eta kozinatzeko arte horretan aditua da Hall, eta bere metodo zehatza xehatuko du, euskal arrainei ere aplikatuz, nahiz eta ez dagoen oso ohituta gure arrainetara.

Edinburgheko egungo susperraldi gastronomikoaren bultzatzailea da chef hau, eta zuzenean prestatuko du usakume bat ere, The Little Chartroom bere jatetxean maiz kozinatzen duen animalia. Espainian ohikoa den ehiza-animalia hori lantzeko bestelako moduak ezagutzeko emanaldia.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak