Gordinetik egosira

Mugaritzeko chefak bere jatetxe berria, Muka, nola kontzeptualizatu duen azalduko du; jatetxe berri horrek Ni Neu zenari erreleboa hartu dio, Kursaal eraikinean.

Andoni Luis Adurizek txingar-jatetxe bat ireki berri du Donostian, eta gipuzkoarrak suaren inguruan hausnartuko du. Izan ere, sua sortze-prozesuetan katalizatzaile eta inspirazio-iturri da.

Mugaritzeko sukaldariburuak suaz zer iritzi duen azalduko du: “suak lilura sortzen du, bere forma eta bizitasun-maila guztietan: sugeldoa, garra, txingarra, kea, errautsa…”. Izan ere, suak “gure kultura eta nortasuna moldatu ditu. Jakiak prestatzeko erabiltzen hasi ginen, eta jakiak prestatzeak elkarrekin egoteko eta festa egiteko aukera eman zigun”. Beraz, Aduriz festa egitera igoko da Gastronomikako agertokira.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak