Hitzaldia

Disfrutar 2022: sormena, teknika eta kontzeptua

Iaz esferifikazioak koska bat estutu ondoren, Disfrutar hirukoteak berriro utziko gaitu txundituta Gastronomikan.

Berriki, The World`s 50 Best Restaurants zerrendako hirugarren postura igo dira, baina Eduard, Oriol eta Mateu ez dira batere aldatzen. Komunikatiboak dira, espainiar abangoardia gastronomikoa, eta aurten berriro erakutsiko dute hori Gastronomikaren agertokian. 

Hementxe aurkeztu izan dituzte urtero haien azken ikerkuntzak, esferifikazioei, hutseko destilazioei eta animalia-koipeei buruzkoak. Haien berrikuntzak aurkeztera datozkigu orain berriro Donostiako kongresura, munduko hirugarren jatetxerik onenaren izendapena lortzera eraman dituztenak. Beti erakartzen gaituzte hirukote honen hitzaldiek.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak