Enigma jatetxearen bide berria

Ekainean ireki zuen Enigma berria L’Hospitaleteko jenioak, Tickets izan zenaren bilakaera, pandemia ondorengo bezero berriengan detektatzen dituen beharretara egokituta.

Albert Adrià berriro etorriko da Gastronomikara, bere enegarren proiektuaren lehenengo hilabeteak nola joan diren azaltzeko. Ekainean ireki zituen ateak Enigmak, “arratsaldeko aisialdira” egokitutako jatetxe modura, Heart pixka batekin aurkezten den Tickets baten modura, gauak baztertu eta arratsaldeak indartzen dituena. 

Dastatzeko menurik gabeko lokala da, bazkaltzeko eta arratsalderako ordutegiak eta proposamenak dituena, itxuran lehenengo Enigma hura gogora ekartzen duen espazio batean; Michelin izar bat eskuratu zuen Adriàk jatetxe harekin. Lortuko al du orain “arratsaldeekin”?


 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak